XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nire laguntza behar baduzu... - Eskerrik asko, Kairu, baina ez dago horren beharrik.

Agur egin aurretik, agur betirako, Kairu-k burua mugitu zuen zalantzatan: - Uste duzu, Franz, ihes egitean ondo egiten duzula?.

- Bai, Kairu. Hemengo bizimodua itogarria bilakatu zait, soportatu ezina.

Ekainaren hamabia, ihes egiteko eguna, bero hasi zen, oso bero.

Eguzkia ezin zitekeen ikusi arbola handi eta kamuflaiarengatik, baina sentitzen zen haren eragina, kiskali egiten zuen.

Franz-ek ondo lo egin zuen, bere aurreko susmoek besterik gertatu zitekeela intsinuatzen bazioten ere.

Zirudienez, aurreko iluntzean egindako ibilaldiak eta bereziki Kairu-rekin izandako elkarrizketak ondorio on hori eskaini zioten.

Orain, lanera joan behar zuen eta hori zen tormentua, baina bulegoan eman behar izango zituen ordu luze haiek soportagarriagoak egiteko, azkenak izango zirela esan zion bere buruari: Bihar, ordu honetan, Europa-n egongo naiz, eta libre!.

Hori zen Franz-ek uste zuena, nahiz eta Buruzagi Nagusia eritzi berekoa ez izan.

Goiza igaro zuen, neketan noski.